Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak. Emaús Gizarte erakundea.

Ciudad por el Comercio Justo

Emausen FacebookaEmausen FlikrraEmausen Google MapsEmausen Youtube kanalaIssun Emausen PDFakTwitter

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiriak Euskadin: 16 hilabete

2014-MARTXOA-10

# 

16 hilabete geroztik Emaús Gizarte Fundazioa, bertako beste hainbat erakunderekin batera, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak Programa garatzen du.

Programak 12 hiri egituratutako lan batetara elkartzea lortu du, euskaldunei bai Bidezko Merkataritzako produktuak gerturatzeko, bai nazioarteko sistemaren salaketa gerturatzeko ere. Era berean, produktu hauek Hegoaldeko herrialdeetako komunitateen garapenerako suposatzen duten aukera ezagutaraztea ere.

Legazpi, Getxo eta Bilbo dagoeneko Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak dira. Beste 9 hiritan lortzeko urratsak ematen ari gara. Ibilbide honetan, Udaletxeak, merkatari elkarteak, emakume elkarteak eta emigranteen elkarteak inplikatzea lortu dugu, Bidezko Merkataritzaren mugimenduari lagunduz.

Getxon merkatarien prestakuntza eman diegu eta laster Durangon, produktu hauek sustraitu asmoz, auzoko denda txikiek eta taberna eta jatetxeek osatzen duten merkatal-ehunean. Eta ez hori bakarrik, kafea, kakaoa eta azukrea sartzeko hainbat saiakera egin ditugu Bilboko Alde Zaharreko tabernetan, baita Areatza eta Getxoko Romo auzoetan ere, produktu hau esperimentatu duten tabernak 60 izan direlarik, eta batzuek beraien eskaintzan barneratu dute.

Horrez gain, hiru hiri berriek (AmurrioLegazpi eta Irun) Bidezko Merkataritza eta Elikadura Burujabetzaren aldeko posizionatze publikoa sinatzea lortu dugu, Hegoaldeko herrialdeetako komunitateen garapen sozial, egiturazko garapena eta garapen politikoari koherentzia handiagoa ematen dion elementu bat.

Ildo honetatik, duela hilabete batzuk Emaús Gizarte Fundazioa, Marc Badal ikertzailearekin batera, ikerketa bat gauzatzen ari da 6. irizpide bat sortzeko, modu parte-hartzaile batean bidezko merkataritza eta bertako ekoizpenaren arteko lotura hau lantzeko.

Kaleko jarduerak eta sentsibilizazioa

Gure erakusketa dagoeneko lau hiritan egon da eta maiatzerako hainbat hitzordu ditu, 2014ko Bidezko Merkataritzako Munduko Egunaren inguruan (Donostia, Getxo, eta Gueñes).

Horrez gain, Guatemalako Bidezko Merkataritza eta Merkataritza Solidarioko Erakunde Arteko Batzordeak bisitatu gaitu. Hainbat arduradun politiko eta teknikoek beraien udaletxeetako ateak ireki zizkiguten, Guatemalako esperientzia ezagutzeko aukera izan genuelarik eta era berean, euskal hirietan burutzen ari garen lana ezagutzera eman (Legazpi, Amurrio, GetxoBilbao...). Gainera, gure bisitan ikastetxe eta herritarrekin partekatu ahal izan zuten, beraien herrialdean burutzen ari diren lana.

Era berean, 2013 urtean  munduko eguna 3 hiritan ospatu genuen (Bilbao, Donostia, Legazpi) eta 2014ean gutxienez 5 hiritan ospatuko dugu. Horrez gain, herri desberdinetan hainbat kaleko jarduera finkatu ditugu, kaleetan bidezko merkataritzaren presentzia handituz. Gainera, Bidezko Merkataritzaren Astean eta Gizarte Merkatuaren Azokan ere egon ginen, Bilbon.

16 hilabete hauetan lan asko egin da, baina oraindik asko dago egiteko, eta sarean lan eginez euskaldunek Bidezko Merkataritzako produktuak ezagutzea, baloratzea eta sentitzea lortuko dugu.

 

Albisteen zerrendara joan

 

Kontaktua

© Emaus Fundación Social
Gurutzegi, 16 (Belartza ind.)
20018 Donostia. Gipuzkoa
Tel. 943.36.75.34
Fax. 943.47.43.46
www.emaus.com
fundacion@emaus.com

Ekimen hau diruz lagutnzen du

Eusko Jaurlaritza, Garpenerako Lankidetzaren euskal agentzia.

Ekimen hau abian jarri du

Emaus, hezkuntza.