Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak. Emaús Gizarte erakundea.

Ciudad por el Comercio Justo

Emausen FacebookaEmausen FlikrraEmausen Google MapsEmausen Youtube kanalaIssun Emausen PDFakTwitter

Getxok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriaren egiaztapena berritu du

2014-OTSAILA-21

Getxok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriaren egiaztapena berritu du

Estatus hori berritzen duen Euskadiko lehen hiria da

Getxok “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria”ren egiaztapena berritu du, eta horrela 2012ko irailean emandako estatusa edukitzen segituko du. Une horretan, Bilborekin batera, aipamena jaso zuen Euskadiko lehen hiria izan zen eta orain Getxo berriztapena lortu duen lehena da. Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien taldeak emandakoa da. “Horrela Hegoaldeko herrialdeetako garapen soziala, ekonomikoa eta ingurunekoa ahalbidetzen dituen merkataritzarekin dugun konpromisoa agerian uzten dugu. Merkataritzaren aldeko Hiria Bidezko Merkataritzako produktuak herritarrengana administrazioen, komertzioen, enpresen eta elkarteen sarearen bidez hurbilarazten dituen udalerri eredua da”, azaldu du Kepa Minambres Llonak, Lankidetzako zinegotziak.

Ezaugarri honetako udalerriak hartzen dituen konpromisoak hurrengoak dira: Udalak Bidezko Merkataritzaren eta mota horretako produktuak kontsumitzearen aldeko erabakia adostea; Bidezko Merkataritzako produktuak hiriko kafetegietan, jantokietan eta dendetan eskaintzea; alor pribatuaren eta elkarteen konpromisoa barne kontsumoan produktu horiek sartzeko; Programa koordinatzeko tokiko taldeak martxan jartzea, eta herritarrei horren berri ematea.  Getxo derrigorrezko irizpideak betetzeaz gain, beste berri bat sartzeko ere lan egiten ari da, hain zuzen ere, “Bidezkoa hemen, bidezkoa han” lelopean tokiko kontsumoa sustatuko duena. Egiaztapena duten estatuko hirien artean Madrid, Kordoba eta Leon ere daude eta munduko 1.000 hiri baino gehiago ere. 

Bidezko Merkataritzako jarduerak 2013an

2013an Getxon Bidezko Merkataritza sustatzeko hainbat jarduera eraman ziren aurrera, horien artean, Udalak bultzatutakoak, esate baterako, Bidezko Merkataritzari buruzko heziketa-jardunaldia merkatarientzat; “Getxo Bidezko Merkataritzako kafearekin eta kakaorekin esnatzen da” esperientzia Getxotik Mundura-Mundutik Getxora jardunaldietan, Areetako eta Romoko 32 ostalaritzako establezimenduren partaidetzarekin eta, Perualde GKEarekin elkarlanean, Gabonetan Bidezko Merkataritzako denda, artisautzako produktuak eta jakiak saltzeko. 
Gaur egun udalerrian 13 establezimendu txikizkarik saltzen dituzte mota horretako produktuak  eta ostalaritzako bederatzi establezimenduk eta bi enpresek kontsumitzen dituzte. Gainera, lau ikastetxek sentsibilizazio jarduerak eraman dituzte aurrera. Bestalde, Udalak bere unean, aho batez Bidezko Merkataritzarekiko eta erosketa publiko etikorekiko konpromisoa hartu zuen. Horren ildotik, erosketa publikoaren prozesuetan Bidezko Merkataritza sustatzen du eta udal egoitzatan ezaugarri horietako produktuak saltzen dituzten 4 vending izeneko makina daude.

Informazio gehiago, udalerriaren perfila ikus dezakezu http://www.ciudadesjustas.org/udalerria/Getxo 

Albisteen zerrendara joan

 

Kontaktua

© Emaus Fundación Social
Gurutzegi, 16 (Belartza ind.)
20018 Donostia. Gipuzkoa
Tel. 943.36.75.34
Fax. 943.47.43.46
www.emaus.com
fundacion@emaus.com

Ekimen hau diruz lagutnzen du

Eusko Jaurlaritza, Garpenerako Lankidetzaren euskal agentzia.

Ekimen hau abian jarri du

Emaus, hezkuntza.