Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak. Emaús Gizarte erakundea.

Ciudad por el Comercio Justo

Emausen FacebookaEmausen FlikrraEmausen Google MapsEmausen Youtube kanalaIssun Emausen PDFakTwitter

Legazpi, lortu dugu

2014-URTARRILA-17

Legazpi Gipuzkoako lehen bidezko merkataritzaren aldeko herri bihurtu da, eta Euskal Herriko hirugarrena.

Kepa Urcelai-k, Legazpiko Alkateak baieztatu du "aurrera pausu haundi bat izan da, baina ez gara hemen geldituko eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua bultzatzen jarriatuko dugu. Era berean, beste herriak gonbidatzen ditugu prozesu honetan parte hartzera".

Nahiz eta Legazpik 2011.urtean erabiki zuen Bidezko Merkataritzaren aldeko hiriaren programan parte hartu, iaz izan zen ekintza nagusienak antolatu zenean, Emaus Gizarte Fundazioa garatzen ari den proiektuari esker, Garapenerako Lankidetzaren  Euskal Agentziaren kudeaketari esker.

Horrela, Legazpi herriak gaur ospatzen dugun hurrengo pausoak eman ditu

Udaletxeak bidezko merkataritza erosketa publikoetan sartu du, bertako saltokiak inplikatu dira, sentsibilizazio ekintzak antolatu dira, ikastoletan ere bidezko merkataritza garatu da, eta baita gizarte elkarteek, enpresek eta ostalaritza elkarteak ere parte hartu dute. Hiritasuna, noski, protagonista izan da prozesu honen barne.

 

Argazkian: Kepa Urcelai (Legazpiko alkatea), Javier Pradini ( Emaús Gizarte Fundazioaren lehendakaria) eta Lurdes Ugarte(Gizarte Zerbitzuen Zinegotzia)

Inma Hernández-ek, Agenda 21eko teknikariak esaten du "hurrengo helburuetan dagoeneko pentsatzen hasi gara, adibidez, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren antolakuntzan, denon artean logo pertsonalizatu bat diseinuan, ostalaritzaren partahidetza haditzean edota beste irizpide batean eraikuntzaren prozesuan parte hartzean"

Horrela, Legazpi herri bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen lortuko dugu. Zorionak!

 

 

Albisteen zerrendara joan

 

Kontaktua

© Emaus Fundación Social
Gurutzegi, 16 (Belartza ind.)
20018 Donostia. Gipuzkoa
Tel. 943.36.75.34
Fax. 943.47.43.46
www.emaus.com
fundacion@emaus.com

Ekimen hau diruz lagutnzen du

Eusko Jaurlaritza, Garpenerako Lankidetzaren euskal agentzia.

Ekimen hau abian jarri du

Emaus, hezkuntza.